Lanaren banaketa eta lan-prekarioa suspertzea. Sistema jasangarrian oinarritutako enplegu osoa helburu.

Euskadin 14.000 pertsona langabezian daude. Persona hauek ezin dute hemen beste lekuetan baino hobeto bizi garelaren mantra faltsua baieztatu, lana topatu ezin dutenen samina eta etsipena berbera baita leku batean zein bestean.

exilio_economico

Enplegu-sorkuntza koalizio eta alderdiek kanpainan erabiltzen duten lelorik erabilienetakoa da, inkesta eta ikerketa soziologikoen arabera gizartearen lehenengo ardura dela omen dakitelako. Hamaika aldiz errepikatu digute ez garela langile-klasea eta, kontua da, lana dela kezka nagusia jendearen gehiengoarentzat.

Elkarrekin Podemos (Podemos/ Ezker Anitza-IU/ EQUO) koalizioaren helburua gizartearen beharrak asetzen ez dituzten zerbitzu publikoetan lanpostuak sortzea da. Hezkuntzan, Osasungintzan eta Mendekotasunean bereziki, baina baita garraio publikoetan eta administrazio publikoetan ere. Horrez gain, herriaren ekoizpen-eredua eraldatzeko plana aurkeztu dugu, enplegu-berdeak eta etxebizitzak birgaitzeko lanpostuak sortzea aurreikusten duena.

Baina, funtsezkoa da enplegu-sorkuntza ahalbidetzeko politikak dagoen lanaren banaketarekin eta lan prekarietatearen kontrako neurriekin uztartzea. Azken honek berebiziko garrantzia du ezbehar-tasa gutxitzearen aldeko borrokan.

Sinestarazi nahi gaituztenaren atzean, Euskadiko benetako lan-egoera dago. Milaka langilek borondatezkoak ez diren eta, kasu askotan, ordaindu gabeko lanordu extrak egiten dituztenen ohiana, hain zuzen. Errealitate honek lana bilatzen ari diren milaka pertsonen egoerarekin talka egiten du. Lan-banaketa oinarrian duen enplegu politika martxan jartzea da gure helburua.

Sinatzen diren lan-kontratuen %90 aldi baterakoak dira, nahiz eta enpresa jakin batzuek, langileak probaldian daudela argudiatuz, dohainik kaleratzea ahalbidetzen duen kontratu mugagabea egiteko aukera duten. PPren ekintzaile-kontratuaz ari gara, zehazki. Gehienezko muga legalarekin topo egin arte kateatzen diren aldi baterako kontratuak enpresatik ostikoka bota aurretik, alegia. Instituzioetatik geure enpresen tenporaltasunarekin bukatzeko borrokatu behar dugu.

Gure errealitatea ere bada, lanpostuen zerrenda handitu behar duten enpresetan langileek gehiegizko lan-karga izatea, laneskuan aurrezteko eta etekin handiagoak lortzeko helburuarekin. Bidezko kaleratze gisa aurkezten diren bidegabeko kaleratzeak, langileak mehatxatuz, salaketa jarri ez dezaten. Gaixotasun-bajak laburtzeko presioak, langileari dagokion goragoko lan-mailako lanak egitea, kontratu gabeko langileak, gehiegizko lanaldiak eta, noski, gero eta errakitikoagoak diren soldatak. Langileek, beldurrak jota, salatzen ez dituzten abusuen aurrean gaude.

Horregatik, iruzurraren, prekarietatearen eta gehiegikeriaren kontra borrokatzeko beharrezkoa da lan-ikuskaritza baliabideez hornitzea. Enpresak lanpostu duinak sortzeko behartzeko neurriak hartzea eta prekarietatea eta bidegabekeria zigortzea ezinbestekoa da.

Hiru helburu nagusi dituen lan-politika garatu behar dugu: dagoen enpleguaren banaketa, lan-prekarioa errotik kentzea eta ekonomiaren antolakuntza ingurumenarekin jasangarria den enplegu osoa lortzera bideratzea.

sabiasque2-1

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.